Egin dezagun urratsa

Egin dezagun bidea

Preso politikoen ingurune hurbila, beren senide eta lagunak oso ezagun ditugu gure herrian. Beren presentzia duin etengabekoak euskal herritarron begietara hurbiltzen du Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta dituzten preso politikoen izatea.

Kinkeak eskuetan eta zapiak lepoan gainditu beharreko egoeren jabe egin gaituzte. Begiak zabaldu dizkigute, Argentinan Maiatzeko Plazako amek eta amonek egin zuten gisara, egoera argitu eta bidea erakutsi. Orain, bidea egiteko tenorean da gure herria. Aldi berria zabalduz, presoen senide eta lagunak beharrizan horretan sekula gehiago bakarrik izan ez daitezen. Guztion eskutik, egin dezagun bidea.

Guztia irakurri (+)